Vigoko Transilvanians taldearen reggae-a gaur Arrasate tabernan (19:30)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 27a, 15:38
Vigoko Transilvanians taldea promoziorako argazki baten. Argazkia: 'www.reggaeboa.com'

Vigoko (Galizia) Transilvanians taldeak joko du gaur, hilak 27, Arrasate tabernaren kanpoaldean (19:30). Zazpi kidez osatutako talde galiziarrak reggae doinuak ekarriko ditu San Juan Bataiatzailaren parrokia ondora, Europan zehar egiten ari diren birarekin amaitzeko. Echo, vives & fire (Liquidator, 2014) diskoa aurkeztera datoz; 2004an sortu zen taldea eta reggae estiloaren munduan sona handikoak dira. Talde galiziarrak Arrasaten amaitu gura izan du Europako bira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak