Saskibaloia baino "askoz gehiago" Ointxe klubaren campusean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 23a, 13:21
Josu Larreategi eta campuseko ikasle bat, ariketa baten.

Ointxe saskibaloi taldeak laugarren urtez antolatu du campusa. Urtez urte hobetzen doan ekimena da; horren adierazle da, besteak beste, iazko ume kopurua bikoiztu egin dela aurten. Laugarren edizio honetan 60 ume baino gehiagok hartu dute parte, bi txandatan banatuta. Uztailaren 6tik 11ra izan zen lehen txanda –12 urtetik 15 urtera artekoak– eta uztailaren 12etik 19ra –8urtetik 11 urtera artekoak– bigarrena. Bailara osoko neska-mutikoek hartu dute parte. Argazki gehiago ikusteko, klikatu hemen

Orioko herri eskolan hartu dute ostatu, kiroldegi ondoan, eta saskibaloiaz gain beste hainbat ekintza egiteko aukera izan dute: "Campusaren helburua bada saskibaloia erakustea eta horregatik ekarri ditugu elite mailako bi entrenatzaile, baina hori baino askoz gehiago da. Beste hainbat ekintza egin ditugu: eskalada, raftinga, piragua...", dio campuseko arduradun Josu Larreategik. Hari esker Jota Cuspineraren bisita izan zuten lehen txandakoek eta Jon Txakartegirena bigarrenekoek.

"Oso esperientzia polita" 

Larreategik oso balorazio positiboa egin du: "Oso esperientzia polita izan da eta dagoeneko martxan dago, errotu da". Larreategiri laguntzen lehen taldeko zenbait jokalari ibili dira bi aste horietan lanean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak