Leze Txikiko indusketen 20. ekinaldia ere urterokoa bezain oparoa izatea espero du Aranzadik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 3a, 15:00
Leze Txikin, aztarnen bila.

Leze Txikiko indusketen 20.ekinaldiko indusketak uztailaren 6a hasiko dira ofizialki eta hilaren 23ra arte luzatuko dira. 23 ikasle izango dira aurten, hainbat txokotatik etorritakoak; erdia baino gehiago Euskal Herritik, baina etorriko dira ikasleak Salamancatik eta Madrildik ere. 

Leze Txikiko indusketen arduradun Alvaro Arrizabalagaren arabera, egongo da zer ikertu: "Gutxi gorabehera jo dugu kobazuloaren hondoa, baina gero eta zabalagoa ari gara egiten. Ez dakigu oraindik non moztuko dugun".   

Astebete lehenago aurten

Indusketa sasoian ez ezik, urtean zehar "hainbat artikulu interesgarri" kaleratzen dituztela ekarri du gogora EHUko irakasle eta Aranzadiko kideak: "Laborategiko emaitza dira, beste urteetan hartutako laginek emandako informazioarekin". 

Bestalde, aurten inoiz baino lehenago hasi dira lanean; ekainaren 29a ezkero lanean dihardute Leze Txikin: "Urtez urte pilatzen eta atzeratzen den lana ari gara egiten. Ertzetako lana,  profiletako akatsak zuzentzea... Horretarako talde txikia behar da, batez ere elkarri trabarik ez egiteko, eta aurten pentsatu dugu astebete lehenago etortzea". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak