Abian da Mondrate areto futbol taldearen campusa, luxuzko bisita eta guzti

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko uzt. 2a, 17:14
Mikel Gonzalez campusean izena eman dutenetako batzuekin eta Jon Zabala entrenatzailearekin. Argazkilaria: Asier Elgezua.

Lehen aldiz antolatu du Mondrate taldeak areto futbola gaztetxoenen artean hedatzea helburu duen campusa. Atzo, eguaztena, abiatu zuten eta uztailaren 10era arte goizero elkartuko dira Iturripen, 10:00etatik 13:30era. Lehen egunean bertan, luxuzko bisita izan zuten izena eman zuten neska-mutikoek, Realeko jokalari Mikel Gonzalez 'Gontxa'-ren bisita, hain justu. 

Lehen helburua areto futbolarekiko zaletasuna zabaltzea bada ere, birziklapenaren eta bizitza osasuntsuaren aldeko balioak transmititzen saiatuko dira: "Hamarretakoa frutarekin eta produktu osasuntsuekin egingo dugu eta gero birziklatu beharra dagoela gogorarazi", adierazi du Mondrateko entrenatzaile Jon Zabala Txanpi-k.

Espero baino jende gehiago

Oso pozik daude campusak izan duen harrerarekin, 1997 eta 2006 urteen artean jaiotako 62 lagunek eman dute-eta izena: "20 bat pertsona espero genituen eta sorpresa izan da horrenbeste jende elkartzea. Lehen ordu eta erdian jolasak eta ariketak egingo ditugu, gero hamarretakoa, eta azken ordu eta erdian areto futbolean zentratuko gara. Bost begirale ibiliko gara lanean", dio Zabalak.  

Erlazionatuak

Mondrateren lehen campusa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 uzt 02 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak