Greziako herriarekin bat egiteko elkarretaratzea

Goiatz Arana Begiristain 2015ko uzt. 2a, 08:59

Gaur, eguena, izango da kontzentrazioa, 20:00etan, Portaloian. Greziar austeritatearen aurkako plataformak deitu du (EH Bildu, Baleike eta Irabazi), Herritarrok erabaki. Greziarekin. No al austericidio lelopean. Helburuak dira: greziar herriari elkartasuna adieraztea, austeritate neurriekiko aurkakotasuna azaltzea eta erabakitzeko eskubidea defendatzea. Albiste barruan, komunikatua.

"GREZIAR HERRIAREN DUINTASUNAREN ETA DEMOKRAZIAREN ALDE

Greziarrak deituak daude datorren igandean bertan, uztailaren 5ean, hautetsontzietara joateko. Gobernuak antolaturiko erreferendumean, greziarrek. hitza izango dute instituzio europearrek zein nazioarteko finantza erakundeek zorra ordaindu ahal izateko proposaturiko austeritate eta muturreko neurrien aurrean.

Azken hilabeteotan greziar gobernuak eta instituzio europearrek izandako negozioazioek erakutsi dute  krisi honetan jokoan dena ez dela gai tekniko edo finatziero hutsa, jokoan dena eredu sozio-ekonomikoa da eta auzitan jartzen da demokraziaren muga bera.

Definitiboki, kontua da herri batek askatasunez erabaki dezakeen bere etorkizuna eta herrialde burujabe batetako gobernuak bete ditzakeen bere hiritarrekin harturiko konpromisoak. Edota dena dagoen finantza neoliberalekin kudeatzaileen menpe.

Azken bost urteotako austeritatearen eraginez greziar herriak larrialdi humanitarioa bizi du. Eskubidea du egoera hau gainditzen lagunduko dioten politiken inguruan erabakitzeko. Eskubide hau, sakontasun demokratiko handikoa, da jokoan dena “krisi greziar” deiturikoan eta ez da herrialde bakarraren kontua, hiritargo europear osoari dagokio.

Austeritateari buruzko kontsulta lehen mailako ekintza demokratikoa da  eta gu moduan, justizia soziala eta demokrazia areagotzeko borrokan diren herrialde europaren etorkizuna definituko duena.

Biziki garrantzitsua da mezu argia bidaltzea. Greziar herritarrak eta bereziki greziar langileak, greziar pentsiodunak, etorkizuna ebatsi nahi dieten gazteak... ez daude bakarrik euskal herritarrok burujabetzaren eta justizia sozialaren borroka konpartitzen dugulako. Guk Europan eta munduan elkartasuna lehenestea nahi dugu, mozkinak gurtu eta pertsonen aurkako hormak eraikitzen dituen Europar Batasun neoliberalaren aurrean.

Demokraziaren aurkako presioen aurrean, herri borondatetik at dauden erakundeen esku-hartzearen aurrean diogu greziar herriak eskubidea duela bere eredu ekonomiko eta soziala definitzeko eta bere geroa eraikitzeko Troikaren parametrotatik at.

Horregatik Arrasateko herritargoa deitzen dugu Portailoian kontzentrazioa egitera datorren ostegunean, uztailak 2, 20:00etan greziar herriari elkarasuna erakustera.

Etorkizuna erabakitzeko herriek duten eskubidearen alde,

 Greziar herriarekin EZ diotsagu austeritateari".

Greziar austeritaren aurkako plataforma

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak