336 lagunek hartu dute parte Aiba! mendi martxan

Ander Larrañaga 2015ko eka. 7a, 18:41
Mendi martxako parte hartzaileetako batzuk, jateko eta edateko postuetako batean.

Aurtengo Aiba! mendi martxaren balorazio "oso positiboa" egin dute Besaide Mendizale Elkarteko kideek. Eguraldiak lagundu du eta ez da ezbehar azpimarragarririk gertatu; bi lagunek baino ez dute minik hartu, batek orkatilean eta besteak belaunean. "Jendea orokorrean ere oso pozik geratu da martxarekin" azaldu dute mendizale elkartekoek.

290 parte hartzailerekin itxi zuten izen-ematea pasa den maiatzaren 31an; izan ere, parte hartzaile kopurua 400era igotzea erabaki zuten Besaidekoek, gaur goizean izena eman gura zutenendako. Guztira 335 lagunek parte hartu dute mendi martxan; 98 lagun 41 kilometroko ibilbidean eta 238, 34 kilometrokoan. Soilik 14 lagunek ez dute martxa bukatu. Martxa amaieran, parte-hartzaileek oparia jaso dute Besaide Elkartearen eskutik: Ternuako gerriko poltsa edo mendirako makila.

Erlazionatuak

Aiba! mendi martxa 2015

Ander Larrañaga 2015 eka 07 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak