Amaia antzokia altxorraren uhartea dela pentsatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mai. 23a, 23:16

Oñatiko Ganbara abesbatzako gaztetxoak Arrasateko Amaia antzokian taularatu dute gaur 'Altxorraren uhartea' musikala. Louis Stevensonen nobelan oinarrituta dagoen lana da. Aitor Biain oñatiarra da zuzendari artistikoa eta musikala eta 40 aktore inguruk osatutako konpainia gazteak egin du gaur ere ikuskizuna. Abenturaz, musikaz, piratez... betetako historia zirraragarria kontatu dute. Musikala Oñatin estreinatu zuten urtarrilean eta Elgetan eta Arrasaten egin dute gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak