XXI. mendeko etxebizitzen inguruko jardunaldiak egin ditu Arizmendik

Ander Larrañaga 2015ko mai. 22a, 16:31

Arizmendi Ikastolak XXI. mendeko etxebizitzen jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldiok eraikin baten diseinuak, materialak eta instalakuntzak gure osasunean nola eragiten duten dute gaitzat. Eta horren baitan, Ekokaleak Ideia lehiaketa ere antolatu dute.

Bederatzigarrenekoz antolatu ditu Arizmendi Ikastolak Jardunaldi horiek. Gaia mamitsua da: eraikinek gure osasunean duten eragina. Gaur egun gure bizitzaren %80a eraikin baten barruan pasatzen dugu. Hori horrela, eraikinaren diseinuak,  materialek eta instalakuntzek gure osasunean ze eragin duen azaldu dute jardunaldietan eta horretarako gaian jantziak dauden hainbat aditu gonbidatu dituzte.

Bestetik, Jardunaldi horien barruan Arizmendiko Lanbide Heziketak Ekokaleak Ideia lehiaketa antolatzen du. Edizio honetan, Lanbide Heziketako eraikuntza arloko ikastetxe desberdinetatik 55 proiektu aurkeztu dira eta 120 partaide baino gehiago izan ditu. Aurtengo helburua lasto-fardoz eginiko bulego bat diseinatzea izan da.

Umezaintzakoendako lastoz eginiko etxola

Partaideetako 57 lagun Arrasatera etorri dira Euskal Herriko zein Espainiako txoko desberdinetatik: Euskal Herritik, Gasteizko eta Iruñako ikasleak etorri dira eta Espainiatik Valentzia, Jerez eta Santiagokoak. Urtero etorri dira Lanbide Heziketako eraikuntza arloko ikasleak jardunaldietara, baina aurten, ez dira horretan geratu. Aurretik diseinatutakoa praktikan jartzeko aukera izan dute: Umezaintzako gune baten, lastozko etxola bat eraiki dute. Era horretan, lehiaketarako diseinatu behar izan duten eraikina praktikatu dute. Etxola hori, Umezaintzako haurrek baratzeko eta negutegiko tresneria gordetzeko erabiliko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak