Lanbai azoka aurreko ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko

Leire Kortabarria 2015ko mai. 22a, 11:00
Iazko Lanbai azokako irudi bat.

Arrasateko Lanbai Enplegu eta Formazio Azoka ekainaren 11n izango da aurten, eta horren aurretik, hilaren 9an eta 10ean, enpleguarekin lotutako hiru tailer eskainiko dira Kulturaten. Izenematea zabalik dago eta plazak mugatuak dira; beraz, antolatzaileek –Arrasateko Udalak eta Mondragon Unibertsitateak– dei egiten dute lehenbailehen izena emateko.

Ekainaren 9an, martitzena, 10:00etatik 13:00etara, Curriculumaren garrantzia lan bilaketa eraginkorra lortzeko delako tailerra emango da; egun berean, 17:00etatik 19:00etara, Online reputazioa: Nolako itxura ematen ari naiz interneten? izenekoa; eta hilaren 10ean, 09:00etatik 13:00etara, Konpetentzia pertsonalak. Lan merkatuan arrakasta izateko gakoa izenekoa.

Bakoitzean 15 lagunendako lekua dago. Izena emateko, sazpilikueta@mondragon.edu helbidera bidali behar da mezua, tailerraren izena jarriz. Izenemate ordena errespetatuko da plaza banaketarako.

Iaz, 800 lagun

Lanbai II. Enplegu azokan 800 pertsona inguru bildu ziren, eta aurten beste horrenbeste espero dituzte. Azoka 15:00etatik 19:00etara izango da, MUk Garaia gunean duen eraikinean.

Aurtengo Lanbai azokaren gaineko informazio gehiago dago lotura honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak