'Ekokaleak' lehiaketako partehartzaileek lastozko etxea egin dute Umezaintzan

Ander Larrañaga 2015ko mai. 21a, 15:28
Gaur goizean, ikasleetako batzuk lastozko etxea eraikitzen.

Arizmendi ikastolak antolatuta XXI. mendeko etxebizitza gai duen jardunaldia egingo du bihar. Horregatik, Ekokaleak lehiaketan -hiri altzari iraunkorraren ideia lehiaketa-, estatu mailako eraikuntzara bideratutako Lanbide Hastapeneko zentro desberdinek hartu dute parte eta ikasle horietako batzuk Arizmendiko Umezaintzan izan dira lastozko turismo bulego bat egiten.

Jerez, Valentzia, Santiago, Gasteiz, Iruña eta Arizmendiko ikasleak ibili dira Arizmendiren Umezaintzako egoitzan lastoz egindako turismo bulego bat eraikitzen. Ikasle horiek, Ekokaleak lehiaketan parte hartu dute; zentru bakoitzak etxe baten diseinua egin du eta Arrasatera etorri dira aurrez ikasitakoa praktikan jartzera. Eta diseinu horietako batzuk, biharko jardunaldian sarituko dituzte. 55 proiektu aurkeztu dira guztira lehiaketan eta 120 ikasle baino gehiagok hartu dute parte.

Alemaniako bi irakasle izan dituzte gaur eraikitzen ibili diren etxea egiteko: Petra Jebens eta Alfred Zirkel, bioeraikuntzan adituak.

XXI. mendeko etxebizitza

Gaur egun gure bizitzaren %80a eraikin baten barruan pasatzen dugu. Ondorioz, eraikinak zerikusi handia du gure osasunean. Hori horrela, eraikinaren diseinuak, materialek eta instalakuntzek gure osasunean nolako eragina duten aldez aurretik ezagutzeak eta kontuan hartzeak garrantzi berezia hartzen dute. Hau ez bada horrela egiten, azken aldian hainbeste entzuten den eraikin eriaren sindromea sor dezake, eraikin horretako erabiltzailea gaixotuz. Gaiaren garrantziaz jabetuta, Arizmendi Ikastolak gai honetan adituak diren profesionalak gonbidatu ditu jardunaldiotara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak