Poza kaleratu dute txapeldunek

Miren Arregi Amasorrain 2015ko api. 25a, 19:29

Arrasateko errugbi taldeko jokalariek ospakizun eguna dute gaur. La Unica taldearen kontra –ez zegoen ezer jokoan– jokatu behar zuten ligako azken partidua bertan behera gelditu ondoren, jaia eta parranda dira nagusi gaur taldekideen artean. Bazkaria egin dute eta ondoren, Kanpanzar Harrobiak enpresaren kamioia hartu eta kalerik kale ibili dira.

Pozik daude eta ez da gutxiagorako. Ligako lehen postua eskuratuta, datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzeko txartela eskuratu du taldeak. Oraindik azken erabakia hartzeko dago, baina, seguru asko mailaz igoko dira arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak