Iturriotz kaleko Laboral Kutxako bulegoan pintadak egin dituzte

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 25a, 12:37
Iturriotz kaleko bulegoa.

Laboral Kutxak Arrasateko Iturriotz kalean duen bulegoan pintadak egin dituzte. Hiltzaileak eta Miren gogoan dioten pintadak egin dituzte, eta horrez gain, margo gorria ere bota dute. Martxoan, Antsoainen, bere buruaz beste egin zuen Miren Peñaren heriotza salatu nahi izan dute horrela.

Bulegoko kanpoaldean eta barruan –dirua ateratzeko makinak dauden tokian– egin dituzte pintadak. Makinek ez dute kalterik jasan eta erabilgarri daude.

Hipoteka berriro ere negoziatu nahi zuen

Miren Peñak bere buruaz beste egin zuen martxoan, Antsoainen. Laboral Kutxarekin zuen bere etxearen hipoteka Peñak; emakumeak hipoteka berriro ere negoziatu nahi zuen, baina Laboral Kutxak ezezkoa erantzun zion.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak