Udaberriko Musikaldia zikloaren azken emanaldiak asteburuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko api. 24a, 10:21
Arrasateko orkestra eta Goikobalu abesbatza.

Gaur, 20:00etan, emanaldia egingo dute Arrasateko orkestrak eta Goikobaluk. Bihar, Zura laukotearen txanda izango da.

Udaberriko XI. Musikaldia kontzertu sortaren azken bi emanaldiak izango dira oraingo aste bukaeran.

Gaur, egubakoitza, Arrasate Musikaleko orkestra sinfonikoak eta Goikobalu abesbatzak egingo dute emanaldia San Frantzisko elizan, 20:00etan. Lau atal izango ditu emanaldiak. Orkestra sinfonikoak emango dio hasiera kontzertuari. Iker Olazabal zuzendariaren gidaritzapean, hauek interpretatuko ditu: Antonin Dvorak musikariaren Bederatzigarren sinfonia; Narniako kronikak sortaren The Lion, the Witch and the Wardrobe; eta Arturo Marquezen Danzon 2. Horren ondoren, orkestrak eta Goikobalu abesbatzak Pablo Sorozabalen Kattalin, Kun-Kun eta Sorgin-dantza eskainiko dituzte.  

Zapatuan, Zura laukotea

Hari-laukotea da Zura —bi biolin, biola eta biolontxeloa—, eta partaideen artean dago Edurne Olazabal arrasatearra. Hain zuzen ere, ganbera-musika beste modu baten egiteko sortu zirela dio laukoteak. Kulturateko areto nagusian egingo dute kontzertua, 20:00etan. Saioak bi zati izango ditu: lehenengoan, besteak beste, Philip Glassen edo Eduard Toldraren obra eskainiko dute. Bigarrenean, berriz, Jesus Guridiren obraren zati bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak