Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Igor Urizar izango da Baleike Arrasateren zerrendaburua

Eneko Azkarate 2015ko api. 21a, 18:18

Arrasateko Podemos-ek lortu ditu hauteskundeetara aurkezteko behar zituen sinadurak eta Si se puede-Baleike Arrasate bezala aurkeztuko da. 589 sinadura lortu dituzte —500 behar zituzten—. Igor Urizar izango da zerrendaburua.

Astebete eman dute kalean sinadurak batzen; izan ere, Ahal Dugu-Podemos bezala ezin aurkeztu —Udal hauteskundeetara ez aurkeztea erabaki zuen alderdiak— eta hautesle elkarte moduan aurkeztea erabaki zuten-eta. "Herritarren erantzuna itzelekoa izan da, bai gure aldekoak direnena, baina baita ere beste alderdi edo ideietakoena ere" esan du Urizarrek.

Sinaduren prozesua gainditu zianak "izugarrizko poza eta ilusioa" eman diela adierazi du Igor Urizarrek, baina, era berean, hauteskundeetara aurkezteko "aukera, erantzukizuna eta egin beharreko lana" kontuan dituztela.

Hemen zerreda osoa:

  • Igor Urizar Murgoitio
  • Eva Abuin Bideburu
  • Miguel Angel Garcia Fernandez
  • Jose Antonio Nafarrate Bolinaga
  • Maria Jesus Martin Alfonoso
  • Juan Antonio Davila Barquero
  • Zuhaitz Uli Bada
  • Jose Antonio Camaño Rodeiro
  • Agurtzane Urizar Murgoitio
  • Puy Bideburu Ormaetxea
  • Jose Miguel Pinillos Alejos
  • Sebastian Lozano Fuentes
  • Laura Rosa Antivar Montoya
  • Maria Dolores Varona Sanchez
  • Nestor Alfredo Ioldi Rincon
  • Maria Dolores Uria Urtzelai
  • Jose Guillermo Manson Muniozguren
  • Maria Eugenia Garcia Boga
  • Maria Isabel Fernandez Pegenaute
  • Jose Inazio Iartza Mendizabal
  • Rafael Baena Perez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak