Mondrak amesten jarraitu gura du

Xabier Urtzelai 2015ko api. 18a, 19:37
Mondraren bigarren gola zaleekin ospatu duten unea.

Erregional preferentean lau jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko, eta azken jardunaldira arte "bizirik" iritsi gura du Mondrak, izan ere, azken jardunaldian zuri-moreek bigarren dagoen Mutrikuren bisita izango dute etxean. Hala, igoera fasea jokatzeko aukera ematen duen bigarren postu horrengatik borrokan, Mondrak ondo bete du lana, Amaikak Bat taldeari 3-2 irabazita.

Mondrako zale eta jokalariek beste astebetez eutsiko diote ilusioari, Amaikak Bati irabazita Mutrikuk egiten duena egiten duela ez duelako aldea handituko. Bi taldeen artean 5 puntuko aldea dago, baina azken partiduan elkarren kontra jokatuko dutela jakinda, Mojategin 3 partidutan 2 puntuko aldea txikitzeko esperantzaz daude, eta horretarako lanean. 

Txarto hasi dira, gero zuzentzeko

Jokoari dagokionean ez, baina markagailuari begira Mondra txarto hasi da gaur, hainbat gol aukera aprobetxatu ez, eta defentsako akats batean Amaikak Batek 0-1ekoa egin duenean. Halaxe erretiratu dira bi taldeak aldagelara, baina handik bueltan Mondrak beste aurpegi bat erakutsi du. Berdinketaren gola Markel Gonzalezen eskutik etorri da (bi gol egin ditu arrasatearrak) atezainaren opari bat aprobetxatuta, eta 2-1ekoa Uribarrenena izan da.

Bazirudien zailena eginda zegoela, baina Ander Ruiz de Azuak azpimarratzeko moduko gelditua egin du aurrelariaren kontrako aurrez aurreko baten, eta zaleek egindako geldiketa erabakigarria txaloz errekonozitu diote. Hala, ustez lasaitasunaren gola izan behar zena Gonzalezek egin du (3-1), baina debatarrek 3-2koa egin eta azken minutuak gura baino luzeagoak egin zaizkie zuri-moreei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak