Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Maria Ubarretxena: "Zerrenda sendoa dugu, esperientzia eta ilusioa uztartzen dituena"

Leire Kortabarria 2015ko api. 17a, 16:58

Arrasateko EAJk ezagutarazi du udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrenda. Maria Ubarretxena da alkategaia, eta bere taldean lehendik zinegotzi izandakoak eta aurpegi berriak uztartzen direla nabarmendu du, "talde sendoa" dela azpimarratuz eta "irabazteko" aurkezten direla esanez. "Irabazten badugu, arrasatearrak ez dira damutuko", agindu du.

"Arrasatek behar duen aldaketa emateko" gogoz aurkezten direla esan du Ubarretxenak gaur, egubakoitza, egindako aurkezpenean. Bere taldearen bereizgarri gisa aipatu ditu Arrasaterekiko "konpromiso" handia eta "esperientzia": "Arrasate eta bertako arazoak ondo ezagutu eta kezkak dituzten pertsonak integratu nahi izan ditugu gure zerrendara".

Herrigintzan ibilitako jendearekin batera, jende iritsi berria dago zerrendan eta horixe nabarmendu du Maria Ubarretxenak; eta esan du guztiek dutela euren lanpostua eta herrigintzan dabiltzala denbora libretik kenduz. Banan-banan aurkeztu ditu zerrendakideak: bigarrena Ibon Arrupe da, 42 urteko ingeniaria eta gaur egun zinegotzi dena; jarraian, Juan Ramon Mendieta, hau ere zinegotzia; Ander Garai, 27 urtekoa, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna eta Mondra futbol taldeko presidentea; Amaia Zeziaga, zinegotzi izandakoa eta farmazia bateko langilea; Juan Carlos Garitano, zinegotzia; eta segidan, bi aurpegi berri udal hauteskundeetan: Amaia Azpiazu, andereño izandakoa eta Caritasen dabilena; eta Anuska Ezkurra, Nekazaritza sailburuordearen kabineteburua.

Hau da Arrasateko EAJren zerrenda:

1. Maria Ubarretxena

2. Ibon Arrupe

3. Juan Ramon Mendieta

4. Ander Garai

5. Amaia Zeziaga

6. Juan Carlos Garitano

7. Amaia Azpiazu

8. Anuska Ezkurra

9. Rafael Garai

10. Luis Mari Apraitz

11. Sara Sagasta

12. Agustin Ugarte

13. Maria Luisa Larrañaga

14. Ismael Errasti

15. Julian Garai

16. Arantza Akizu

17. Jose Antonio Aranguren

18. Mari Carmen Ugalde

19. Pedro Urain

20. Jose Luis Galdos

21. Cristina Larraza

Ordezkoak:

Miguel Angel Mondragon

Elvira Berriotxoa

Jose Ramon Okina

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak