Aitor Igiñitz: "Bidaia bat baino gehiago, guretako bizitzeko modu bat da"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 2a, 20:58
Kulturateko areto nagusia bete egin da ikus-entzunezkoaren aurkezpenean.

Arrasateko Besaide Mendizale Elkarteak gonbidatuta, Laura Martínezek eta Aitor Igiñitzek Pedalka bizi: 8 urtetan munduan zehar bi gurpilen gainean ikus-entzunezkoa erakutsi dute gaur, astelehena, lepo bete den Kulturateko areto nagusian. Zortzi urte luzez 80.252 kilometrotan bizitakoak erakutsi dituzte erretratu ederren eta kontakizun bitxien bidez: "Bidaia bat baino gehiago, bizitzeko modu bat da", esan du Igiñitzek. Euren abenturen gainean gehiago jakiteko, klikatu hemen.

"Bidaia bat baino gehiago, bizitzeko modu bat da guretako. Aukeratu beharra duzu; ezin duzu hemen makina bat gauza eduki eta aldi berean halako bidai bat egin. Orain bertan hemen ez daukagu ezer ez; hain justu, orain guretako normaltasuna bueltaka ibiltzea da munduan zehar, bizikleta gainean", adierazi du Iguiñitzek herritar batek halako bidaia baten aurrekontuaren gainean galdetu dionean. Uztailean igoko dira berriro ere bizikleta gainera, munduko beste hainbat txoko bisitatzeko asmoz.  

(Besaide elkarteko Aitor Zubiaga aurkezpena egiten)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak