Gorputza zaintzeko ikastaroak antolatu ditu Emakume Txokoak

Jon Berezibar 2015ko ots. 2a, 17:23

Arrasateko emakumeek aukera izango dute yoga ala pilates egiten ala mugimendu kreatiboarekin eta masajeekin gorputza hobeto ezagutu zein zaintzeko. Otsailetik maiatzera bitarteko ikastaroak dira. Krisiei eta doluari buruzko saioak ere antolatu dituzte. 

Lau dira martxora arteko ikastaroak. Gorputz zainketari dagozkionak dira dantza eta mugimendu sortzaileari buruzkoa, Pilates-yoga eta masajeak, postura-berrezikela eta luzaketak lantzen dituen bat. Doluari eta krisiei buruzkoa ere egongo da. Informazio gehiago, Emakume Txokoan. Izenematea otsailaren 6ra arte dago zabalik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak