Ezkontza entzutetsua, Arrasaten

Ubane Madera 2015ko urt. 28a, 08:41
Okendo jauregia, gaur egun.

Miguel Madinabeitia Arrasateko Udal idazkariaren kontakizun batean oinarritutako pasarte historikoa dakar gaurko honetan Josemari Velez de Mendizabal historiagileak: duela bi mendeko ezkontza bat. "de una elegante boda, de esas que dejan nombre en los pueblos", dio El Noticiero Bilbaino egunkarian argitaratutako kronikan.

Maria Okendo Iruñeako Alberto Larrondorekin ezkondu zeneko kronika da, hain justu ere; 1886ko urtarrilaren 7an  gertatu zen.

Batere apala ez

"Izen kopuruarengatik, behintzat, ez zen ezkontza bat ere apala izen, emaztegaia Maria Josefa Clara Antonia Petra Aniana Abdona bataiatu baitzuten 1864an. Vicente Amos Eduardo Higinio Okendo Zabaleta eta Katalina Gonzalez Los Campos bikotearen lehen seme-alaba izan zen. Senargaia “xumeagoa” genuen: Alberto Esteban Ramon Maria bakarrik zituen. Eta abizenak Larrondo Okendo", kontatzen du, besteak beste, Josemari Velez de Mendizabalek.

Kontakizun osoa irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak