Emakumeen Birak Arrasaten izango du helmugetako bat

Jon Berezibar 2015ko urt. 27a, 08:49
Marianne Vos frantziarra, 2014ko txapelduna, iaz Oñatiko etapako helmugara iristen.

Europa mailako ziklismo lasterketarik garrantzitsuenetako bat da Emakumeen Bira. Ekainaren 10ean hasiko da aurten, Iurretan, eta Arrasatekoa bigarren etapa izango da, Kruzeta mendatea erronka nagusi duelarik.

Guztira 400 kilometroko ibilbidea izango du lasterketak eta puntuagarri diren zazpi mendatetik igaro beharko dute ziklistek. Arrasaterekin batera Iturmendin (Nafarroa), Fruizen eta Markinan izango ditu gainerako helmugak 18. edizioak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak