Eskubaloia: Ford Mugarrik ezin izan du Elgoibar mendean hartu

Miren Arregi Amasorrain 2015ko urt. 24a, 20:20

23-24 bukatu da Iturripen arratsaldean jokatu duten partidua. Gol gutxiko aldearekin arrasatearrak atzetik joan dira bigarren zatiaren erdira arte eta hor markagailuan irabazten ipini diren arren, azkenean ezin izan dute garaipena eskuratu.

"Partidu txarra izan da"; zioen Pablo Gartzia Ford Mugarriko entrenatzaileak partiduaren bukaeran. "Arbitroek ez dute arratsalde ona eduki baina errua gurea izan da", gaineratu du. Defentsa lan ona egin du taldeak baina elgoibartarrek jakin izan dute izan dituzten aukerak aprobetxatzen; arrasatearrek, berriz, huts egin dute gol aukeratan.

Liga oso parekatua da Ford Mugarri jokatzen ari dena eta gaur argi gelditu da hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak