Kixote eta Santxa ere heldu dira Arrasatera

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urt. 24a, 18:08

Kixote eta Santxa lagunak dira eta batak bestearen beharra du. Izaeraz eta bizimoduari aurre egiteko orduan baina, ezberdinak dira biak oso: ameslaria da lehenengoa eta pragmatikoa eta errealista, bigarrrena. Markeliñeren haurrentzako Kixote antzezlana heldu da Amaia Antzokira; 100 lagun batu dira bizkaitarren lan estreinatu berria ikustera.

Antzezlaneko pertsonaiak bi diren arren, taularen gainean hiru lagun daude: Sandra F. Agirre (Kixote), Itziar Fragua (Santxa) eta hirugarrena Maitane Azpiroz (Kixoteren irudimena). Elkarrizketa barikoa bada ere, ezin antzezlan mutu moduan definitu, izan ere, aktoreek hotsen bidez egiten dute berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak