Arrasateko EAJk gaur aurkeztu du udal hauteskundeetarako alkategaia: Maria Ubarretxena. 34 urtekoa eta Giza Zientzian eta Enpresan lizentziaduna, gaur egun ere udalbatzako zinegotzia da. Arrasateko EAJren lehendakari Luis Mari Apraizek esan du herriko jeltzaleek egindako batzarrean aho batez aukeratu dutela alkategaia.
Maria Ubarretxenak aurkezpenean azaldu duenez, Arrasaterentzat proiektu "sendo eta errealista" bat aurkeztuko dute, bere esanetan, herria berriz ere bailarako motor bilakatzeko helburu izango duena. Horretarako, hiru bide erabiliko dituztela azaldu du Ubarretxenak: "Batetik, akordioa, negoziazioa eta herritarrei entzutea; bestetik, udal baliabideen kudeaketa eraginkorra; eta, azkenik, ekintza plan errealistak".
"Arrasateren etorkizuna da gure lehentasuna eta ekonomia eta enplegua sustatzea izango da gure apustua, baina herritarrengan eragina duten beste zenbait gai albo batera utzi gabe", gaineratu du, eta herriaren garbitasuna aipatu du beste gai horien artean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak