Kantuan sartu dira Gabonetan Arrasate Herri Eskolako haurrak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 19a, 13:51

Gabonetako oporren aurretik urteroko kantaldia egin dute gaur, egubakoitza, Arrasate Herri Eskolako umeek. Erguinen, Bedoñaben eta Musakolan izan dituzte ekintza; Bedoñaben 11:45ean hasi dira kantaldiarekin eta ohikoa denez, hainbat guraso eta senitarteko agertu dira euren seme-alabak ikustera. Olentzero, Hator, hator eta Bizarzuri moduko abestiak gogoz abestuz sartu dira eurendako horren bereziak diren opor egunetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak