Arrasate Musikaleko bandak bere erroetara joko du urte amaierako kontzertuan

Maialen Torres 2014ko abe. 28a, 09:42
Arrasate Musikaleko banda aurtengo Aratusteetako kontzertua eskaintzen.

Arrasate Musikaleko bandak gabon zaharreko kontzertua eskainiko du hilaren 31n. 20. urteurrena izanik, aurtengoa berezia izango da, gainera: Jose Ramon Vitoriak, bandako lehen zuzendariak, 1994ko kontzertuan jotako hiru pieza ekarriko ditu gogora, eta horietan zuzendari lanetan arituko da.

Bergarakoen laguntza

Kontzertu berezi horretan Bergarako Udal Musika Bandako hainbat kide ere eurekin izango dira. Izan ere, hasiera haietan, duela 20 urte, errefortzu eske jo zuten eurengana eta bidelagun izan zituzten haietako hainbat. Bada, orain, orduan emandako laguntzaz oroitu eta eskerrak eman asmoz, urte amaierako emanaldian parte hartzeko aukera eskaini diete; gustura jaso dute gonbitea.

Amaia Antzokian izango da kontzertua, 13:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak