Hiru txerritxoen ipuinaren moldaketa gaurkotua, haurrentzako antzerkian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko abe. 18a, 15:10

Hiru txerritxoen ipuin ezagunaren antzezlana ekarriko du Glu Glu antzerki taldeak bihar, zapatua, Arrasateko Amaia antzokira (17:00). Sarrerak 5 eurotan eros daitezke, antzokiko leihatilan eta Arrasate.eus atarian.

Familia giroan gozatzeko proposamena da biharkoa, bereziki 3 eta 9 urte arteko haurrei eskainitako antzezlana izanda. Ohiko istorioa badu ere oinarrian, gaur egungo edukiak eta formak gehitu dizkiote Glu Glukoek. Hori horrela, komediaren, jolasaren, dantzaren eta abestien bitartez hiritar bizitza berria, dibertigarria eta osasungarria posible dela erakutsiko dute, bada, txerritxoek, otso maltzurrarekin eta bestelako pertsonaiekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak