Santamas txapelketako finalak gaur, profesionalen pilota jaialdia 22an

Ander Larrañaga 2014ko abe. 19a, 08:13
Iazko santamas txapelketako talde argazkia

Urtero legez, pilota partiduez josita datoz santamasak. Astelehenean, hilaren 22an, bi partidu jokatuko dituzte Uarkape pilotalekuan, 17:30etan hasita. Batetik, emakume palisten txanda izango da –munduko txapeldunak–: Goikoetxea eta Mendizabal, Irazustabarrena eta Ruiz de Larramendiren aurka lehiatuko dira. Bestetik, profesionalak eskuz binakakoan: Mendizabal eta Pascual, Lasa eta Tolosaren aurka. Sarrera bost eurokoa izango da; adingabeendako doakoa.

Bestalde, herri mailako santamasetako finalak ere jokatuko dituzte. Gaur, hilak 19, Uarkapen izango dira (19:00). Ia hiru hilabete pasa dituzte 50 gaztetxo inguruk ostiralero partiduak jokatzen banaka santamasetako txapelketan. 45-50 ume inguruk parte hartu dute. Ondoren, jokalariendako eta euren familiakoendako luntx bat egongo da bertan.

Klubeko gazteak kanpoan

Horretaz gainera, klubeko gaztetxoek ere asteburu honetan hainbat final jokatuko dituzte. Batetik, Murua eta Llodio kadeteak Añorgan lehiatuko dira, kluben arteko finalean, eta bestetik, Narvaez alebina ere arituko da Eibarren, hori baina, finalerdietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak