Gabonetan kirola eta osasuna oparitzeko eskaintza berezia egin du Aukeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 18a, 11:20
Iazko kanpaina.

Urtero moduan, Gabonetarako eskaintza berezia egin du Aukeak. "Adin eta gustu guztiak" asetzeko moduko eskaintza dute Musakolako kiroldegian, 15'60 eurotik hasita: patinajea, nordic walking, aquagym, matrogym, igeriketa, K-Stretch, pilates, hipopresiboak, body balance, body pump, spinning, zumba, kid pilates, aktiba 55+ eta gimnasia zein igeriketa egokituak, besteak beste. Argibide gehiagorako honako telefonora deitu behar da: 943 77 16 77. 

Aukea kirol erakundea Gabonetara begira jarrita dago: "Abonatu eta kirolzale guztiei opari eder eta osasuntsuak egiteko aukera ugari prestatu ditugu. Poltsiko guztietara egokitzen den oparia da, 15'60 eurotik hasita ekintza ugari baitaude kanpoan, barruan zein igerilekuan egiteko". Jarraian, eskaintza osoaren gaineko xehetasunak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak