Heziketa emozionalaren gaineko hitzaldia izango da Arrasaten azaroaren 27an

Josu Basterra 2014ko aza. 10a, 15:29

Arrasateko Udal Sexologia Zerbitzuak hitzaldia antolatu du azaroaren 27rako. Hitzaldia, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, arratsaldeko 18:00etatik 19:30ra arte. Honen izenburua “Zoriontasunaren bila: heziketa emozionalaren garrantzia” da eta Eli Moreno Carrillo izango da hizlaria.

Abenduaren 1ean, HIESaren kontrako borrokaren munduko eguna da, eta honen harira antolatuko diren ekintzetako bat izango da hitzaldi hau.

Eli Moreno Carrillo, psikologoa, bitartekari familiarra eta sexologoa da. Gaur egun orientatzaile-lanak eta formazioa tartekatzen ditu eta heziketarekin harremana duten hainbat formakuntzaren arduraduna da.Formazioan sexualitatea, generoa, indarkeria eta bitartekaritza gaiak lantzen ditu.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak