Easo eta Zornotza Euskal Kopako finalera

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 28a, 10:30

Lehen finalerdian ezustekoa eman zuen atzo Easok Azpeitiko Sanmic ISB taldearen aurka eta donostiarrek 69-77 irabazi zuten. Bigarren finalerdian, berriz, Zornotzak garaipen argia lortu zuen Araberri taldearen aurka (86-67). Beraz, Euskal Kopako txapelduna erabakitzeko final handia Easo eta Zornotzak jokatuko dute gaur Iturripen, 12:00etan hasita. 

Azpeitiko Sanmic ISB eta Easoren arteko finalerdian donostiarrak hasieratik jarri ziren aurretik. Lehen bi laurdenetan Easoko entrenatzaile Gotzon Arrietaren jokalariek hirukoetan erakutsitako eraginkortasunak aldea eman zien donostiarrei –12 eta 15 lehen laurdenean eta 35-41 bigarrenean–. Hirugarren laurdenean heldu zen azpeitiarren erreakzioa eta aldea murriztea lortu bazuten ere, azken laurdenean izandako beheraldiak aukera barik utzi zituen. Amaieran, 69-77. 

Hutsarte bat inflexio puntu

Bigarren finalerdian Araberri hasi zen agintzen baina Zornotzako entrenatzaile Mikel Garitaoinandiak eskatutako hutsarte bat inflexio puntua izan zen. Arabarrak 10-14 irabazten ari zirela hutsartearen ondoren 20-2ko partziala lortu zuten zornotzarrek eta atsedenaldira 43-34 joan ziren irabazten. Bigarren zatian arabarrak ondo hasi ziren baina minutuak aurrera egin ahala indarra galtzen joan ziren. Amaieran, Zornotza jaun eta jabe: 86-67. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak