Buzkantzak eta zuzeneko musika protagonista Garagartzako sanmigeletan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 27a, 11:43

Atzo hasi ziren San Migel jaiak Arrasateko Garagartza auzoan, eta ohiturari eutsiz, jende asko elkartu zen Patxixena auzo-etxean buzkantzak jateko: "Lehen egunerako prestatutako ia buzkantza guztiak saldu genituen. Egubakoitzean etorri ohi da jende gehiago eta zapatuan apur bat jaisten da. Hala ere, gaur ere jendea espero dugu", adierazi du auzoko alkate Pedro Jauregik. 

Buzkantzen ostean musika izan zen protagonista: Arrasate eta Aretxabaletako Screamers & Sinners eta Arrasateko The Potes taldeen rockaz eta musika senegaldarraz gozatzeko aukera izan zen plazako kioskoan. Haur, gazte zein helduek gau ederra igaro zuten. 

Oraindik, baina, egongo da zertaz gozatu Garagartzan; jarraian, festetako egitaraua: 

irailak 27

11:30 Umeendako jolasak.

12:00 Meza auzoko hildakoen alde.

17:30 Gorriti eta haren animaliak, umeendako.

19:30 Dantzaldia Gau Alai taldearen eskutik.

irailak 28

10:00 Kobateko X. futbol partiduak.

11:00 Meza San Migelen oroimenez.

12:30 Euskal dantzak Txikitxu taldearen eskutik.

14:30 Auzo bazkaria.

irailak 29

19:00 Meza San Migelen oroimenez. Ondoren, luntxa egingo dute.

Oharra: egubakoitzean eta zapatuan buzkantzak egongo dira auzo-etxean, 19:00etan hasita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak