Bertan, Arrasateko lurretan, libre hazitako moxala erre dute burruntzian eta okela arrasatearren artean banatu. Ia 800 pintxo egin dituzte eta herritarrak gustura: "Bai okela goxoa", esan dute Seber Altuben elkartutakoek.
Atzo gauerdian jarri zuten sutan, eta gau guztian egon poliki-poliki egiten, brasa azpian zuela eta ukitu gehiegirik egin gabe. Hala, eguerdirako puntu-puntuan zegoen, eta 800 bat pintxo banatu dituzte. Arrasateko Udalak moxalaren okela kontsumoa sustatzeko abian jarri duen kanpaina barruko ekitaldia izan da, eta antolatzaileak pozik geratu dira: "Badirudi arrasatearrak hasi direla moxal-okela gehiago ezagutzen, eta gustuko dute, gainera".
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak