Gaur jokatuko dute Euskal Kopa MUko mutilek

Jagoba Domingo 2014ko ira. 16a, 17:21

Euskal Koparen lehenengo norgehiagoka jokatuko dute gaur Mondragon Unibertsitateko jokalariek. Aurre denboraldia duela bi aste hasi ostean, gaurko izango da taldearen egoera ikusteko lehenengo aukera, eta aurrean Zilarrezko LEB mailan lehiatuko den Zornotza izango dute. Partidu gogorra izango da, baina ilusioz beteta daude arrasatearrak aurtengo erronkari aurre egiteko.

Duela bi aste ekin zioten aurre-denboraldiari Ointxe taldeko mutilek, eta gogor lan egin ostean, gaur izango dute kantxara salto egin eta taldea nola dagoen ikusteko lehenengo aukera; hori bai ez dute edonor aurrean izango. Zornotza Bizkaitarren aurka jokatuko dute Euskal kopako lehenengo partidua; Zilarrezko LEB mailan lehiatuko den taldea hain zuzen. Hala ere, Larreategi pozik dago bi aste hauetan egindako lanarekin eta lehiaketa hasteko gogotsu daude.

Euskal kopan Zilarrezko LEB mailako taldeek eta EBA mailako taldeek neurtuko dute elkar; arrasatearrak gaur Zornotzaren aurka jokatuko dute lehenengoa, eta domekan etxean bigarrena, Santurtziren aurka. Domekakoa izango da taldea etxean ikusteko lehenengo aukera, arratsaldeko 18:30etan Iturripen eta jokalariak ondo ikusten ditu Larreategik.

Beñat Barberena lesionaturik

Barberenaren baja garrantzitsua da, talderen oinarrietako bat izateko etorri delako; hala ere, Gasteizetik etorritako Iban ere frogan dabil eta datorren asteotan argituko da etorkizuna, Larreategiren arabera fitxaketa garrantzitsua izango zen. Barberena ostera, gogotsu dago taldeari lagundu eta ahalik eta azkarren kantxan aspaldiko lagunekin jokatzen hasteko; taldekideak bezala, ilusioz gainezka.

Beraz, hemendik eta urriaren 19ra arte, denboraldi berria hasten den asteburua, orain arteko gogo eta ilusio berarekin jarraituko dute arrasatearrak, kalitatezko saskibaloia denbora luzez etxean izateko helburuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak