Iraileko bigarren asteburuan jokatuko da 'Pitxi'-ren memoriala Elgoibar, Urdaneta eta Hondarribiko taldeekin

Jon Berezibar 2014ko abu. 27a, 14:55
Iazko memorialeko finaleko taldeak: Ford Mugarri eta Eibar, irabazleak.

Irailaren 13an eta 14an, zapatua eta domeka, jokatuko da aurten Arrasate Eskubaloi taldeak urtero antolatzen duen Jesus Maria Herrero Pitxi jokalari eta entrenatzailearen omenezko memoriala. Hamargarrena, aurten; Ford Mugarrirekin batera lehiatuko dira ITE Hondarribia, Urdaneta eta Forging Group Elgoibar.

Ohi bezala bi jardunalditan banatuko da memoriala. Zapatuan 16:00etan hasiko dira partiduak eta Urdaneta eta Elgoibar, batetik, eta Hondarribia eta Ford Mugarri, bestetik, aurkituko dira aurrez aurre. Domekan 10:30ean izango da 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidua eta finala 12:15ean hasiko dela iragarri du Arrasate Eskubaloikoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak