Atxabalpe ostera futbol zelai izateko bidean

Imanol Gallego 2014ko abu. 21a, 14:22

Eibar Kirol Elkarteak eta Arrasateko Udalak Atxabalpe futbol zelaia egokitu eta entrenatzeko erabiltzeko hitzarmena sinatu zutenetik aurrerapen handiak egin dira.

Laziturri kirol belarrean aditua den Gasteizko enpresak abuztu hasiera ekin zion Atxabalpek behar dituen lanei, eta honezkero, aldaketa nabarmena da. Hainbat urtez futbol zelaia itxita egon ostean hazita zegoen belarra moztu dute, eta horren zelai gaineko lurra ere landu dute.

Zorionez, futbol zelaiko ureztatze sistema ez zegoen matxuratuta eta honek lanak bizkortu egingo ditu. Zelaiaren drainatzea hobetzeko, arekak zabaldu dituzte, eta horiei esker, euria egiten duenean ez da putzurik egingo.

Lanak bukatu eta gero, Eibar futbol taldeak Atxabalpe eta Agorrosin txandakatuko ditu. Dena den txandakatze horretarako hilabete batzuk falta dira, izan ere zelaia ez baita da azaro bukaera edo abendu hasiera arte prest egongo. Eibar Futbol taldeak zelaia eta aldagelak erabili ahal izango ditu, ez ordea, harmailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak