Markako maukak Lasagabasterren

Imanol Gallego 2014ko abu. 21a, 11:56
Lasagabaster denda jendez beteta.

Denda zabaldu baino lehen iritsi dira lehen bezeroak Lasagabaster denda aurrera. Aurten emakumezkoen arropa soilik jarri dute, baina gehienez 35 eurotan eros daiteke markako arropa.

Abuztuko oporren ondoren egiten dute horrelako merkealdiak Lasagabasterren. 9:30ean ireki dute denda, eta ireki orduko jende ilara zegoen atean zain. Izan ere dagoeneko famatuak dira Lasagabasterreko saldoak; Arrasateko jendea ez ezik, inguruko herrietakoak ere etortzen dira aukera bila.

Denda beteta egon da goiz guztian, eta jendea pozik irten da, gustura erositakoarekin, eguerdi parterako ez zen arropa gehiegi geratzen. Bi egun hauetan saltzen ez den arropa mojei eramaten dietela azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak