Mondra preferenteko taldea hasi da entrenatzen

Imanol Gallego 2014ko abu. 20a, 13:32
Martitzenean Mojategin egindako entrenamendua.

Mondrako preferente taldeko mutilek ekin diote entrenamendu saioei, eta twitter bidez azaldu duten moduan, aurtengoa, "ilusioaren denboraldia", izango da. Nagusien ostean, kadete eta gazteak ere hasi dira entrenatzen.

Mojategin ekin zieten martitzenean lehen entrenamendu saioei preferente mailako mutilek. Gogotsu hasi dute denboraldiaurrea zuri-moreek. Lehen saio hauetan baina, taldea bere osotasunean ez dagoen arren, ilusioz hasi dira lanean.

Denboraldiaurreko lehen partidua zapatuan jokatuko dute Urolaren kontra Zumarragan, eta horren ostean iritsiko da, lehen txapelketa izango den Bergara Hiria. Agorrosinen jokatu ostean, herrikoa  izango da arrasatearrek defendatu beharko duten hitzordu garrantzitsuena, eta arduradunek, Arrasateko txapelketarako taldeak errodajea egina izatea espero dute.

 

Ilusioa eta fitxaketak

Denboraldi on bat egiteko, lana eta ilusioaz gain, talde on bat ere beharrezkoa da, eta Mondrak bost fitxaketa berrirekin talde osoago bat izango du aurten. Iker Uribarren eta Beñat Corcuera etxera bueltatuko dira, eta Mikel Barbero eta Gora Bollón kanpoan jokatu eta gero, Mondra izango da euren talde berria. Boskote berria, Gorka Erañak osatuko du, bigarren b maila jokatu eta gero, Erañak futbola utziko zuela aditzera eman ostean, talde zuri-morean jokatuko du. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak