Susto txikia, Arrasateko Eroski Center-en

Ubane Madera 2014ko abu. 11a, 11:29
Suhiltzaileak Zerrajera kalean, Eroski Center kanpoan.

Sustoa izan dute goizean Arrasaten, Zerrajera kalean Eroskik duen saltokian. Argindar koadro batean zirkuitulaburra gertatu, eta suhiltzaileak izan dira bertan. Zorionez, baina, ez da suterik izan, eta dagoeneko saltokia zabalik dago.

Zerrajera kaleko Eroski Center saltoki barrutik kea irteten zela ikusi, eta badaezpada suhiltzaileei deitu diete 10:20an. Berehala etorri dira haiek, bi kamioi etorri ere. Eta anbulantzia bat ere izan da bertan.

Surik ez

Zorionez, baina, susto txiki bat besterik ez da izan. Koadro elektriko batean gertatutako zirkuitulabur batek eragindakoa. Surik ere ez dela piztu jakinarazi dute suhiltzaileek.

Gauzak horrela, eta arriskurik ez zegoela ziurtatu ostean, saltokia atzera ere zabalik da, normaltasun osoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak