Kepa Arkauz presoak jendarmeen erasoa jasan duela jakinarazi du Etxeratek

Jon Berezibar 2014ko uzt. 22a, 16:11

Parisen Le Vert epailearen aurrera eroan zutenean gertatu zen azaldutako "erasoa". Preso arrunt batekin zelda berean egoteari uko egin eta elkar indarka egin zuten, lau jendarmek eta presoak, erakundeak ohar bidez azaltzen duenez. Ondorioz, atzamarkada eta ubeldua du lepoaldean Arrasateko presoak. Borrokaldiari ekiteko gertu legoke presoa, haren baldintzak aldatu ezean.

Etxeratetik azaltzen dituztenak uztailaren 16an gertatu ziren. Le Vert epailearen eskariz, Parisko Justizia Jauregira eroan zuten presoa itaunketara. Etxeratek zabaldutako oharraren arabera, han jendarmeak "probokatzen" hasi zitzaizkion Arkauzi. Preso arrunt batekin zelda berean sartzeari uko egin omen eta handik irteteko "bultzaka" hasi zenean lau jendarmek lepotik "estutu" eta "lurrera botatzen" saiatu zirela salatzen dute Etxeratetik. "Tonu gogorrean elkarrizketa bat" izan zutela diote Etxeratekoek eta "erasoaren ondorioz lepoaren atzealdean atzamarkada bat eta ubeldura txiki bat" dituela.

Arrasateko presoa ekainaren 6tik aurkitzen da bakartua Villepinteko espetxean eta Le Vert epaileak, azaltzen dutenez, oraindik ez du erabaki harekin zer egin. Etxeratetik diotenez, haren egoera aldatu ezean, borrokaldiari ekiteko asmoa luke Kepa Aurkauzek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak