Arrasateko San Juan jaietako argazki zaharra

Goiatz Arana Begiristain 2014ko eka. 12a, 12:24
Itziar Etxebarriak bidali digu argazkia, guztiz ezezaguna berarentzat. Whatsapp bidez jaso du eta, nonbait, Isabel Telleriak bere ahizparen bidez bidali duela dio. Etxebarriak 63ko San Juanetan kokatu du argazkia, gutxi gorabehera, jaietarako muntatzen zen oholtza aurrean. Bertan ageri diren herritar gehienak Nafarroa etorbidekoak dira.

"Ni ez nintzen bizi kale horretan, baina nire aitaita-amamak bai, Bar Bueno gainean, hain zuzen ere, eta ni askotan joaten nintzen kale horretara", dio Etxebarriak. Caza-pesca elkartean ageri den bandera espainolari ere egin dio aipamena, garai hartan ikurrina debekatuta zegoela gogora ekarriz.

Argazkian daude:

Goien, ezkerretik hasita: Jose Ignacio Sainz, Jose Luis Isasa, Josemari Usatorre, Elena Olmedo, neu, Iñaki Etxebarria (mikelete), bere atzean Jose Manuel Beitia, Josemari Marcaide, Arantza Arana, Loli Sagasta, Pili Sagasta, Angelita Trojaola, Lourdes Trojaola, Marisol Usatorre, bere atzean Maria Jesus Mendikute, Isabel Telleria eta Arantza Zulueta. (Neskatilatxoa eta gizona ez ditu ezagutzen).

Makurtuta, ezkerretik hasita: Agustin Maidagan, Iñaki Arriola, ezezaguna, Errarte birkixak (Julian eta Bittor), Jaione Zubizarreta, Mertxe Sainz, Petri Leibar, Espe Sainz, Maite Isasa eta Maite Usatorre.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak