Goizeko 10:00ak aldera hastekoa zuten lana azkenean 12:00ak aldera hasi dute, orduan iritsi baita ibaiaren alde batetik bestera jartzeko lehenengo habea. 12:30erako jarri dute lehenengo habe hori eta 13:00etan bigarrena. Bi habeen artean hormigoizko plakak jarri dituzte ondoren eta, hala, muntatuta geratu da zubiaren egitura nagusia. Ikusmina ere sortu du piezen muntaketak; inguruan zebiltzan herritarrek adi-adi jarraitu dituzte lanean ari zirenen mugimenduak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.