Alternatiba, Aralar, EA eta Ezker Abertzaleak Proposamen Sozioekonomikoa aukeztu dute Arrasaten

Asier Alkorta 2012ko eka. 6a, 14:47
None
Atzo arratsaldeko 19.00etan aurkeztu zuten Alternatiba, Aralar, EA eta Ezker Abertzaleak Proposamen Sozioekonomikoa . Aurkezpena Arrasateko Kulturaten egin zuten eta debagoieneko ordezkari asko izatu ziren bertan. Proposamen sozioekonomikoa izenarekin aurkeztu dute irtenbidea. Urte batzuk atzera entzuten hasi ginen krisia hondorik ez duena eta gizartea gero eta gehiago astintzen ari dena dela azaldu dute. Krisiari aurre egiteko orain arte hartutako neurriak erabat neurriz kanpokoak direla eta daukagun sistemaren aurrean beste eredu bat landu beharra dagoela azpimarratu dute; sistema bera krisian dagoela ohartaraziz. Proposatutako beste garapen eredu honetan landu beharrekoak ere zerrendatu zituzten: Hala nola, sare produktiboa lantzea, lehen sektorea estrategikotzat hartzea, tokiko merkatartiza bultzatzea, gizarte-premiei erantzungo dien finantza sistema publikoa sortzea eta genero bereizketarik egingo ez duen eredua lantzea besteak beste. Beste antolaketa eredu bat, tokian tokikoan zentratuko dena eta auzolanean oinarrituz kolektibotasunean antolatzeko gaitasuna edukiko duena. Horixe beraz Alternatiba, Aralar, EA eta Ezker Abertzaleak atzo aurkeztutakoa. Interneten ere aurkitu ditzakezue honi buruzkoak. Irtenbidea.net atarian batu baitituzte aukera honen zehaztapenak eta iritziak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak