PSE-EEk hondakinen gaineko Udalaren galdetegia kritikatu du

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko mar. 5a, 17:37

Arrasateko alderdi sozialistak Udalak otsailean etxe guztietara bidalitako hondakinen gaineko galdetegia kritikatu du. Paco Garcia Ingurumen batzordeko bozeramaile sozialistaren arabera, galdetegia "partziala, fidagarritasunik gabea eta alderdikoia" da eta, haren ustez, atez atekoaren alde daudenei egiten die mesede. Arrasateko Udal Gobernuak, bestalde, ez die Paco Garciaren kritikei erantzun gura izan. Diotenez, euren helburua ez da alderdien arteko tirabiretan sartzea eta galdetegi hori entregatzeko epea amaitu arte –hilaren 8an– itxarongo dute ondorioen berri emateko.

Paco Garcia zinegotzi sozialistak uste du galdetegiak atez atekoa ezartzea duela helburu, haren ustez, "garestiagoa, zikinagoa eta deserosoagoa" den bilketa sistema bat. Prentsa ohar baten bidez, Garciak adierazi du baztertu egiten dituela galdetegi horretatik etor daitezkeen ondorioak, uste baitu erantzunak galderengatik baldintzatuta daudela: "Udalak, bere galdera maltzurrekin, herritarraren atentzioa desbideratu gura du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak