400 sinadura ordubetean, Osakidetzako murrizketen kontra

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko ots. 17a, 12:08

Arrasateko herriko plazan bildu ziren atzo eguerdian ordubetez Osakidetzako 30 bat langile. Departamendu horrek izan ditzakeen murrizketen kontra sinadurak batu eta jendea sentsibilizatzea zen euren helburua.

Zapatu eguerdian Osakidetzako 30 bat langilek protesta ekitaldia egin zuten Arrasateko herriko plazan, osasun sailak izan ditzakeen murrizketen kontra. "Jendea sentsibilizatu, informazioa eman eta murrizketa horiek ez aplikatzeko eskatzeko sinadurak batzea izan da helburua. Eta oso pozik gaude; 400 sinadura batu ditugu ordu bakar baten", adierazi du LABeko ordezkari batek.

Egingo dituzte gehiago

Ordezkari horren esanetan, datorren astean bilduko da zerbitzu publikoen mahaia, eta orduan egun baino informazio gehiago izango dutela uste du. "Murrizketak egongo direla susmo bat da oraindik, nahiz eta pisu handikoa den, baina datorren asko bilera egin ostean jakingo dugu zer nolakoak izango diren murrizketa horiek. Informazio gehiago izango dugu".

Informazio hori jakinda, protesten egutegi bat prestatuko dutela aurreratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak