Auzo-konposta egiteko ia 100 familia prest Arrasaten

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko ots. 7a, 10:36

Atzo, martitzena, auzo-konpostaren inguruko bigarren bilera egin zuten Arrasaten. Lehenengoa urtarrilaren 22an Uribeko bizilagunekin izan baldin bazen, kasu honetan ospitale inguruko herritarrei azaldu zizkieten auzo-konpostaren nondik-norakoak.

Geroz eta arrasatear gehiagok eman dute izena auzo-konposta egiteko, "uste baino gehiagok, gainera", Peredaren esanetan. Hain zuzen ere, 100 familia inguru animatu dira ekimenean parte hartzera. "Gure hasierako asmoa, hiru gune atondu eta horietan froga modura hastea zen, poliki hasiz".

Baina nabarmen egin du gora izen-emateak, eta Uribarri eta Eguzki dorrearen kasuan igarri dute bereziki: "Bilera aurretik 8 familia zeuden izena-emanda, eta ondoren berriz, kopurua 28ra igo da".

Baina Uribarriko, erdiguneko zein ospitale inguruko biztanleez gainera, Makatzena, Gorostiza, Erguin zein Musakolako familiek ere eman dute izena. Peredak adierazi duenez, oraindik erabakitzeke dute noiz elkartuko diren bertako bizilagunekin: "Dagoeneko bi bilera egin ditugu eta datozen asteotan erdigunean bizi diren herritarrekin elkartuko gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak