Mondrako neskak puntua eskuratuta sailkapenean aurrera doaz

Maider Arregi 2012ko urr. 28a, 20:37

Ez zen aise irabazteko partidua Mondrarentzat Athletic-en aurka jokatu berri duena. Sailkapen orokorrean bigarren postuan dagoen Athletic jaso du-eta etxean. Berdinketari eutsita (1-1) puntu bat eskuratu dute sailkapenean aurrera egiteko.

"Ondo defenditutako partidua egin dute. Euren jokoa egiten ez diote utzi eta presionatuz, lehen zatia oso ondo jokatu dugu", azaldu digu partiduaren bukaeran Andoni Ezkurrak entrenatzaileak. Lehen zatiko aukera garbiena ere Mondrarendako izan da, nahiz eta huts egin. Bigarren zatian, Athletic-ak asko arriskatu du, baina, presioa ondo aguantatzeko gai izan dira etxekoak. "Oso jokalari onak ditu, baina ondo antolatutako jokaldian Naiara Letek baloia barrura sartu du bat eta hutsekoa eginda".  Ondoren etorri da banakako berdinketa: jokaldi polit baten ondorioz, gola sartu dute Athletic-ekoek.

Hurrengoa, Zarautzen

Hamaikagarren postuan aurkitzen da orain Mondra. Pixkanaka goraka doa eta atzealdean daudenei tartea handitzen. '"Gaurko moduko partiduak egiten jarraitzen baditugu irtengo gara beheko postuetatik", azaldu digu Ezkurrak. Zarautzera joango dira datorren domekan. "Aurten igotako taldea da, baina taldekideak beteranoak direnez, ez da bat ere erraza izango partidua; gogorra izango da. Gainera zelaia handia da eta fisikoki ez da samurra izango. Oso parekatutako partidua izango da", azpimarratu digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak