Arrasateko AKE squash taldeak antolatutako txapelketa, borobila

Jagoba Domingo 2012ko urr. 21a, 16:30

Asteburu honetan, Musakolako kiroldegian, Arrasateko AKE squash taldeak, Euskal ligaren barne dagoen txapelketa antolatu du. Egubakoitzean arratsaldeko 18:00tan hasi zen txapelketa, eta finala zapatuko 19:00tan izan zen. Bertan Euskadi osoko 27 jokalarik hartu zuten parte.

Besteak beste, Sestao, Eibar edota Gasteizetik etorri ziren jokalariak eta 55 partida ikusteko aukera egon zen asteburu osoan zehar. Txapelketaren irabazlea, David Marin izan zen, Iruñako Oberena squash taldeko kidea hain zuzen ere. Bigarren postua Carlos Garcia sestaotarrak lortu zuen eta hirugarrena ostera, Alberto Ferreiro eibartarrak.

Aldarrikapenerako eguna

Atzo mundu osoan, squash kirolaren eguna izan zen, eta squash zaleen aldarrikapen nagusia, 2020ko joko olinpiarretan kirol hau kirol olinpiar bezala kontutan hartzea izan zen. Eta arrasatekoek euren ekarpen txikia egin zuten.
Iñaki Uribeetxeberriaren esanetan, txapelketa borobila izan zen, bai giro bai parte hartzaile kopuruagatik. Datorren urterako zain daude dagoeneko AKE squash taldeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak