Ford Mugarrik 26-19 emaitzarekin zapuztu zituen gasteiztarren itxaropenak

Leire Kortabarria 2012ko urr. 7a, 20:48

Ford Mugarrik 26-19 emaitzarekin irabazi dio gaur Gasteizko Corazonistas taldeari, Iturripen, goizean jokatutako partiduan. Lehenengo 10 minutu eskas samar egin eta gero, partiduari buelta emateko gai izan dira Ane Herreroren mutilak, eta txapelketan sartzen hasteko ezinbestekoa zuten garaipena erdietsi dute.

Lehenengo zatia 12-9 emaitzarekin bukatu zen. Bigarren zati hasieran, elkar neurtuz eman zituzten minutu batzuk bi taldeek. Azkenean, Ford Mugarrik partiduaren kontrola hartu eta zazpi goleko aldea sartu zion Gasteizko taldeari. Horrekin, lasaitasuna etorri zen, eta azken minutuetan urduritasun barik jokatu zuten arrasatearrek.

Ane Herrero entrenatzaileak dioenez, taldea "ondo eta gogo handiarekin" dago, eta orain arte "zorte txarra" izan arren, boladan sartzea espero dute. Datorren astean, Escolapios taldea izango dute lehiakide.

Bestalde, Soraluce BKE-k 24-25 irabazi zion Trapagarani, oso partidu gorabeheratsu eta zirraragarrian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak