ARTk domekan jokatuko du, Maritxuk aparteko kalterik ez eragiteko

Xabier Urtzelai 2012ko urr. 5a, 11:24

Arrasate Errugbi Taldeko mutilek ez dute nahi bigarren jardunaldia esku-hutsik amaitzerik, eta horretarako gaur gaueko hitzorduak ez du askorik laguntzen. Sikiera, partidua zapatutik domekara atzeratzeak txikitu egingo ditu Maritxuk so ditzakeen kalteak, eta etxekoak neurria emateko moduan egongo dira etzi, gainera, etxeko zaleen aurrean jokatuko duten lehenengo partidua izanda.

Eguna bakarrik ez, ordua ere ezohikoa izango da, Arrasatek eta Irunek 13:00etan jokatuko dutelako Mojategin.
Ez da amestutako hasiera izan Joan den astean hasi zuten Igor Isasiren mutilek liga, eta zuri-moreek 24-5 galdu zuten Uribealdearen zelaian. Eta hain zuzen, hasiera makal horri lehenbailehen eman nahi diote buelta, igoera fasera sailkatzeko ezinbestekoa delako aurrean sailkatzea. Irun eta Uribealdea B-rekin batera, Arrasateko taldearen multzoan beste 4 talde daude: Elorrio, La Unica, Iruña eta Getxo B. Orain jokatzen dabiltzan faseko onenak igoera fasera sailkatuko dira, eta denboraldiak gatza eta piperra izan dezan fase horretan egotea komeni da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak