Franco garaile, ezusteko barik

Ubane Madera 2012ko ira. 29a, 20:24

21 jokalarik parte hartu zuen atzo, egubakoitza, Arrasate Hiria Txapelketako hirugarren jardunaldian. Ezusteko barik, Alejandro Francok (Madril) irabazi egin zion Arrasateko Josu Tornayri. Eta gainontzeko bi taulak berdinduta geratu ziren: Asier Etxagibelek (Arrasate) Aitor Alcaideren (Aretxabaleta) kontra jokatu zuen eta David Astasiok (Gasteiz) Egoitz Irureren (Azkoitia) kontra.

"Azken horretan izan zen sorpresa, faboritoa Astasio izan arren, Egoitz oso ondo ibili zelako", adierazi du Josu Tornayk, Arrasate San Andres Xake Taldeko jokalari eta presidenteak.

Orokorrean begiratuta, berriz, esan du oraindik Arrasateko txapelketaren erdia bakarrik jokatuta izan arren, aurresikusten dutela Alejandro Franco izango dela aurten ere garaile.

Beste hiru hitzordu

Edozelan ere, oraindik beste hiru txanda dituzte jokatzeko. "Datorren egubakoitzean Maritxu Kajoi denez, domekara pasatzen da, 17:00etan. 21 jokalariek parte hartuko dute. Eta geratzen diren azkeneko biak, berriz, hurrengo egubakoitzetan izango dira", zehaztu du erabat arrasateartuta dagoen kataluniar xakelariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak